Lourdes → Laruns : Etapa 19 - 171 km - 27 juillet

Txirrindularitzan ez dago miraririk, baina Lourdeseko irteerak, sailkapena, pedalei eraginez eta konfrontazio zuzenarekin, guztiz aldatzeko aukera ematen du. Aspin-Tourmalet-Bordères-Soulor-Aubisque mendate sailean, Maillot Horiaren etorkizuna jokoan egon daiteke.

Christian Prudhomme

Informazio baliagarria zuzenean

Entzun ezazue France Bleu Bearn irratia 15 minuturo azkenengo berriak jasotzeko, lasterketaren aurretik, lasterketaren zehar eta lasterketaren ondoren.

► IRTEERA ETA HELMUGA TOKIRA SARBIDEAK
  • Itxurazko irteera Lourdeseko Santutegitik egingo da 12:00etan
  • Egiazko irteera 12:15etan egingo da hortik 5 kmtara, D 937an
  • Helmuga 17:20ak aldean izango da Larunsen

Ibilbidearen xehetasunak kontsultatu.

Sarbideei buruz xehetasun gehiago Inforoute 64

Aparkaleku tokiak

Errespetatu jasotako instrukzioak, aukeratu baimendutako aparkaleku tokiak eta aparkatzerakoan, saihestu traba egitea.
Entzun France Bleu Bearn irratia zuzenean, aparkaleku libreei buruzko informazio jasotzeko.

 

AHOLKU OROKORRAK

Karabana igarotzen denean, segurtasuna zure ardura da!
Ez gurutzatu karabanaren aurretik.
Umeei eskua eman eta taldean mantendu.

Ibilbidean ordu batzuk itxaron beharko dituzu...
Jantziei dagokionez, eguraldia azkar aldatu daiteke. Prestatu ezazu eguraldi desberdinetarako arropak (hotza, beroa, euria, eguzkirako txapela...)
Ur eta janari nahikoa prestatu.
Tokiak eta jabetza pribatuak errespetatu, eta ez ahaztu zaborra zurekin eramaten.

Visualisez les zones de parkings, les axes rouges

Parkings : merci de respecter les consignes données, de choisir les zones de parking autorisées et d'éviter tout stationnement gênant.

Les axes rouges : ce sont des axes de circulation pour les services de secours le long desquels il est interdit de stationner.

► Desplazamenduak eskualdean

Oporretan heltzen zara

  • Egiaztatu zure alokairua, hotela, kanpina,... ez dela zirkulaziorako itxita dagoen tokian aurkitzen.
  • Horrela baldin bada, zure alokatzailearekin bezperan edo hurrengo egunean heltzeko aukera adostu.
  • Atzeratu ezazu zure irteera, tokira Frantziako Tourra pasatu ondoren heltzeko.

Eskualdea uzten duzu

  • Frantziako Tourraren perimetroan aurkitzen bazara, pentsatu goizean goiz irtetzea. Tourraren ibilbidea, 12:00 eta 19:00ak bitartean itxita egongo da.

Tourraren eskualdea zeharkatzen bazaude, proposatutako saihesbidea hartu egizu.

Ikusi proposatutako saihesbidea.