St Pée/Nivelle → Espelette : Etapa 20 - 31 km - 28 juillet

105. edizioko erloju kontrako banakako proba bakarrak 31 kilometroko luzera edukiko du. Hala eta guztiz ere, euskal geografiak, errodadore soil bati baino, borrokalari amorratu bati eskainiko dio proba hau. Nahiz eta podiumeko postuak erabaki gabe egon, oraindik fresko dauden igotzaileek badute zer esan Tourraren azkenengo zati honetan.

Christian Prudhomme

Informazio baliagarria zuzenean

Entzun ezazue France Bleu Euskal Herria irratia 15 minuturo azkenengo berriak jasotzeko, lasterketaren
aurretik, lasterketaren zehar eta lasterketaren ondoren.

► IRTEERA ETA HELMUGA TOKIRA SARBIDEAK
  • Irteera St-Pée sur Nivelleko frontoitik egingo da 12:00etatik 16:30ak bitartean.
  • Irteerako ibilgailuentzako sarbideak itxita egongo dira 5:00etatik 18:00ak bitartean.
  • Helmuga D 918an izango da eta txirrindulariek Ezpeletako merkatuko plazara helduko dira 12:44etatik 17:15ak bitartean.
  • Ibilgailuentzako sarbideak itxita egongo dira uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.

Ibilbidearen xehetasunak kontsultatu.

Sarbideei buruz xehetasun gehiago Inforoute 64n

► IBILBIDERA SARBIDEAK

Saint-Pée-Sur-Nivelleko sarreretan

  • RD 918a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 5:00etatik aurrera.
  • RD 3a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 5:00etatik aurrera.

Ezpeletako sarreretan

  • D 918a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.
  • D 249a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.

Frantziako Tourrarekin zerikusia duen errepide multzoa itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 9:00etatik 18:00ak bitartean.

Sarbide puntuak eta itxiera ordutegiak ikusi

Sarbideei buruz xehetasun gehiago Inforoute 64

► JOAN-JINKARIAK

Euskal Elkargoak eta Mugikortasun Sindikatuak joan-jinkari sistema proposatzen dizute, Tourraren ibilbidera hurbiltzeko.

Errexa da: aski duzu autoa horretarako prestatu diren sei aparkalekuetako batean uztea (Biarritze, Itsasu, Sara, Donibane Lohizune, Azkaine, Ainhoa).

Joan-jinkari batek haratekoa eskainiko dizu goizean, eta gibeleratekoa arratsaldean.

 

Aparkaleku berezien mapa jauts

 

Ikus joan-jinkarien lineak eta ordutegiei buruzko informazioak begira

Aparkaleku tokiak

Errespetatu jasotako instrukzioak, aukeratu baimendutako aparkaleku tokiak  eta aparkatzerakoan, saihestu traba egitea.
Entzun France Bleu Euskal Herria irratia zuzenean, aparkaleku libreei buruzko informazio jasotzeko.

AHOLKU OROKORRAK

Karabana igarotzen denean, segurtasuna zure ardura da!
Ez gurutzatu karabanaren aurretik.
Umeei eskua eman eta taldean mantendu.

Ibilbidean ordu batzuk itxaron beharko dituzu...
Jantziei dagokionez, eguraldia azkar aldatu daiteke. Prestatu ezazu eguraldi desberdinetarako arropak (hotza, beroa, euria, eguzkirako txapela...)
Ur eta janari nahikoa prestatu.
Tokiak eta jabetza pribatuak errespetatu, eta ez ahaztu zaborra zurekin eramaten.

► Desplazamenduak eskualdean

Oporretan heltzen zara

  • Egiaztatu zure alokairua, hotela, kanpina,... ez dela zirkulaziorako itxita dagoen tokian aurkitzen.
  • Horrela baldin bada, zure alokatzailearekin bezperan edo hurrengo egunean heltzeko aukera adostu.
  • Atzeratu ezazu zure irteera, tokira Frantziako Tourra pasatu ondoren heltzeko.

Eskualdea uzten duzu

  • Frantziako Tourraren perimetroan aurkitzen bazara, pentsatu goizean goiz irtetzea. Tourraren ibilbidea, 12:00 eta 19:00ak bitartean itxita egongo da.

Tourraren eskualdea zeharkatzen bazaude, proposatutako saihesbidea hartu egizu.

Ikusi proposatutako saihesbidea.